Gure zerbitzuak
Euskara maila egiaztatzeko probak
- Laneko hautatze prozesuetan
Deialdi publiko batzuetan jakintza-maila egiaztatu behar izaten da, baldin eta hizkuntza eskakizuna ezarria baldin badago. Horretarako, ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da, edo hautatze prozesuan Euskarabideak antolatutako proba gainditu.
Proba horiek administrazioetako unitateek soilik eskatzen ahal dituzte.
Eskaera egiteko prozedura:
• Eskaera ofiziala egin behar da online, lotura honen bidez.
Betetakoan, kortesiazko mezu automatiko bat jasoko du eskatzaileak, eskaeran emandako datuekin.
• Ondoren, probaren xehetasunak zehaztuko dira Euskarazko Egiaztapen Bulegoan (848 423306), eta proba antolatuko da.
• Euskarabideak proben emaitzak akta baten bidez igorriko ditu.
- Prestakuntza prozesuetan, alegia, ikastaro bat egin ondorengo probak
Euskarabideak antolatutako euskara ikastaroak eginda langile publikoek ziurtagiri ofizialak lor ditzakete.
Hala, langile publikoendako prestakuntza orokorreko edozein ikastarotan parte hartuz gero, hasi A1 mailatik eta C1 mailaraino, Euskarabideak gainditutako mailari dagokion ziurtagiria emanen dio interesatuari, berariaz horretarako antolatutako probak gaindituz gero. Ziurtagiri horiek Nafarroako administrazio publikoetan dute balioa, eta ez dira iraungitzen.
Azterketaren ezaugarriei buruzko informazioa hemen daukazu.
Egindako proben emaitza eta ziurtagiriak kontsultatzeko esteka hementxe dago.
AHOLKULARITZA
Bestalde, unitate administratiboek aukera daukate Euskarabideari aholkua eskatzeko honako gai hauen inguruan: hizkuntza eskakizunak, proben ezaugarriak eta antolakuntza, ziurtagirien baliokidetza eta beste. Aholkularitza eskaera egiteko mezua bidali behar da helbide elektroniko honetara: egiaztapenenbulegoa@navarra.es
ZIURTAGIRIEN BALIOKIDETZA
Onartu ohi diren ziurtagirien zerrenda honako arauetan daukazu:
- 30/2011 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariarena, hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzen dituena, Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.
- 210/2010 Ebazpena, irailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dituena.
Informazio osagarri gisa, tituluen eta agirien baliokidetzak zein diren argiago izateko taula bat osatu dugu: Euskarazko baliokidetzak Nafarroan